Asset Publisher

Back Kultur lantegiak 2023-2024 ikasturtea

Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatzen dira, eta ikasturtearen amaieran, lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatzen da kultur etxean.

2023·09·18


Ikastaro gehienetan ez da aldez aurretiazko esperientziarik edota ezagutzarik behar; ikastea, jende berria ezagutzea eta aisialdi hezitzaileaz gozatzea gogoko baduzu, zure zain gaude! Animatu eta parte hartu!!!!

Matrikulazioa:

1. Izena ematea: IRAILAK 18-30
1.1.- Izena ematea Ibarrako kultur etxean egingo da, dagokion matrikula orria bertan presentzialki izapidetu eta entregatu ondoren.
1.2.- Ikastaroetan parte hartzaile kopurua mugatua da. Aurreko ikasturteko ikasleek eta Ibarrakoak direnek lehentasuna izango dute matrikulazio lehenengo astean.
2. Parte hartzeko irizpideak:
2.1.- Ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute.
2.2.- Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte tailerretan arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Agintariek eta Ibarrako Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.
2.3.- Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen. Ikastaroan zehar behar izan daitezkeen materialak ikastaroko ikasleek eramango dituzte.

Prezio publikoak aplikatzeko arauak:

1. Inskribatutako pertsonek lauhilekoaren amaierara arte jarraitu beharko dute.
2. Kobrantza helbideratu egingo da, interesdunak emandako kontuan.

— Lehen lauhilekoa: Ikastaroa amaitu eta 20 eguneko epean
— Bigarren lauhilekoa: Ikastaroa amaitu eta 20 eguneko epean

3. Hobaria:
* Iraupen luzeko langabetuak (izena emateko epea amaitu bitartean, gutxienez 12 hilabete langabezian): Tasaren %50
* Gazte txartela: Tasaren %25
* Errentagatiko hobari orokorra: Hobaria kalkulatzeko, aurreko ekitaldiko errentaren likidazio-oinarriari buruz erantsitako taula hartuko da kontuan, eta bizikidetza-unitatea hartuko da kontuan kalkulua egiteko.

Lantegia

Ordutegia

Eguna

Iraupena

Prezioa

Ehoziriak, Patchwork, Bainikak…

15:30-17:30 eta 17:30-19:30

Asteartea

Urria-Ekaina

111,20€
1. lau hilekoa: 55,60€
2. lau hilekoa: 55,60€

Altzariak berritzea eta aldatzea

18:00-20:00

Astelehena eta asteazkena

Urria-Ekaina

221,74 €
1. lau hilekoa: 110,87 €
2. lau hilekoa: 110,87 €

Pintura

16:00-18:00

Asteartea eta osteguna

Urria-Ekaina

221,74 €
1. lau hilekoa: 110,87 €
2. lau hilekoa: 110,87 €

Egur taila

18:00-20:00

Asteartea eta osteguna

Urria-Ekaina

221,74 €
1. lau hilekoa: 110,87 €
2. lau hilekoa: 110,87 €

Eskulanak

17:30-19:30

Astelehena eta asteazkena

Urria-Ekaina

221,74 €
1. lau hilekoa: 110,87 €

2. lau hilekoa: 110,87 €

Tai chi II (sakontzea)

09:30-10:30

Asteartea eta ostirala

Urria-Ekaina

111,20 €
1. lau hilekoa: 55,60 €
2. lau hilekoa: 55,60 €

Tai chi II (hastapena)

10:30-11:30

Asteartea eta ostirala

Urria-Ekaina

111,20 €
1. lau hilekoa: 55,60 €
2. lau hilekoa: 55,60 €

 

Interesa duzutenok hemen duzue matrikula orria deskargagarri