Asset Publisher

Kukumiku haur eskolaren matrikulazio gastuetarako dirulaguntza

Ibarrako Udalak 2022-2023 ikasturtean Kukumiku haur eskolan matrikulatutako haurren matrikulazio-gastuari aurre egiteko dirulaguntza eskaera aurkezteko epea ireki du.

2023·06·28


Helburua
Dirulaguntza honen helburua matrikulatuta egon diren haurren familiei dirulaguntza ematea da, matrikulazio gastuei aurre egiteko.

Onuradunek bete beharreko baldintzak:

• 2022-2023 ikasturtean Kukumiku haur eskolan matrikulatutako haurraren guraso edo tutore izatea.
• Ibarran erroldatuta izatea edo egoitza soziala Ibarran duen enpresa bateko langilea izatea.  

Eskaerak aurkeztea lekua

• Udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean.
• Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus).

Epea

• 2023ko uztailak 28.

Informazio osagarria eta dokumentazioa:

- Dirulaguntzen deialdia
- Eskaera orria