Asset Publisher

Back Kukumiku haur eskolako dirulaguntzen eskaera egiteko epea irailaren 30era arte luzatu da

Ibarrako Udalak 2022-2023 ikasturtean Kukumiku haur eskolan matrikulatutako haurren matrikulazio-gastuari aurre egiteko dirulaguntza eskaera aurkezteko epea uztailaren 28tik irailaren 30era luzatu du

2023·07·07


Helburua
Dirulaguntza honen helburua matrikulatuta egon diren haurren familiei dirulaguntza ematea da, matrikulazio gastuei aurre egiteko.

 

Onuradunek bete beharreko baldintzak:

• 2022-2023 ikasturtean Kukumiku haur eskolan matrikulatutako haurraren guraso edo tutore izatea.
• Ibarran erroldatuta izatea edo egoitza soziala Ibarran duen enpresa bateko langilea izatea.  

 

Eskaerak aurkeztea lekua

• Udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean.
• Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus).

 

Epea

• 2023ko irailak 30.

 

Informazio osagarria eta dokumentazioa:

- Dirulaguntzen deialdia
Eskaera orria