Asset Publisher
Back Kalteak ikastolako patioan berriro ere
2025·11·05

Ikastolako patioak, joan den urriko asteburu batean, berriz ere, kalteak izan ditu. Berritu eta herritarrek erabiltzeko ireki zenetik, behin eta berriz erasotzen ari dira hainbat modutara, gunea urruti eta inork zaindu gabe dagoela aprobetxatuz. Horrez gain, Araneko irakurketa txokoan herritarren eskura jarritako hainbat liburu ere errekan agertu dira.
Ekintza horiek ikastolari eta herritarrei guneak erabiltzeko sortzen dizkieten eragozpenez gain, kalte ekonomiko nabarmena eragiten diote gure udalerriari. Gainkostu hori herritarrok geure gain hartzen dugu (aurrekontuan ez baitago jasota horrelako partidarik), eta beharrezkoak diren beste proiektu edo egitasmoak gauzatzea zailtzen dute.
Idatzi honen bidez, udalak herritarron artean eta etxean seme-alabekin, gai honi buruz hausnartzea sustatu nahi du; izan ere, jokabide hau ezin baitugu normalizatu. Guztion ardura da udal guneak zaintzea eta mantentzea, ez udalarena soilik.
Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu halako ekintzak berriz errepikatuz gero udala kontrol-neurriak ezartzeko azterketa egiten ari dela egileak nor diren identifikatzeko.
