Asset Publisher
Back IRUTE eta Alurr dantza taldeko dantzariak Ibarrako Belabieta kiroldegian
2025·03·20
Oraingoan beste emanaldi baten berri ematera gatozkizue: IRUTE
Hiru musikarik Jagoba Astiasaran, Xabier Zeberio eta Iñar Sastrek musika zuzenean joko dute eta, hauen musikarekin Nagore Zabalak sortutako koreografia dantzatuko dute Alurr dantza taldeko 22 gaztek. Musikari hauekin elkarlanean dantzatzeak ilusio berezia ematen die gazte hauei, batetik musika zuzenean izango dutelako eta hauek sortutako doinuak dantzatu ahal izango dituztelako.
Ikuskizun honetaz gozatzeko parada izango dugu datorren martxoaren 29an, larunbata, arratsaldeko 7:30ean Ibarrako Kiroldegian