Asset Publisher
2023·09·11
Datorren igandean (hilaren 17an) ospatuko da Ibarrako XXIII. azoka. Hauspoa elkarteak antolatu du ekimena, eta aurten herriko gune ezberdinetan izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. Igandean ikusgai egongo dira elikagai-, artisau-, eta erakusketa-postuak, eta postugile gehienak eskualdekoak izango dira, 30 postutik gora.
Azokak lehiaketa ugari izango ditu: batetik, Ibarrako Piparraren XVII. Lehiaketa Gastronomikoa eta V. Gildaren Lehiaketa gastronomikoa, Xepla elkartearen eskutik; eta, bestetik, Tolosaldeko XXV. Ezti lehiaketa, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatuta.
Hauek dira guneak eta bertan ospatuko diren ekitaldien laburpena:
Ibarrako plazan:
- Eskualdeko abereak: hegaztiak, behiak, txekorrak, ahuntzak, poniak… ikusgai egongo dira.
Arane iturri inguruan:
- Taloa eta sagardoa dastatzeko aukera izango dugu Uzturpe ikastolaren eskutik.
- 11:30ean Rafa Gorrotxategiren eskutik txokolate tailerra egingo dugu 8-12 urte bitarteko gaztetxoekin.
Emeterio Arrese-ra bidean:
- Herriko artistek, Kultur etxean egiten diren ikastaroetako kideek euren lanak ikusgai jarriko dizkigute, lanean ere aritzen dira: pintura, ehoziri eta berritutako altzariak. Gorputz pintaketa ere izango da
Emeterio Arrese plazan:
- Artisauak eta bertako elikagaiak izango ditugu. 30 postutik gora.
- Xepla elkarteko kideek txosna jarriko dute eta pipar freskoa erreta jateko aukera eman. Aurten txorizo pintxoak ere eskainik dizkigu.
- Tolosaldeko ezti lehiak XXV. Lehiaketa izango dugu
Eta, Erraketistak frontoian:
- Ibarrako piparraren lehiaketa gastronomikoa Xepla elkarteak antolatuta. Pintxoarenak XVII.a eta Gildarenak V.a dute. Epai-mahai lanetan urte luzez izan ditugu bi sukaldari bikaini omenalditxoa egingo diegu, Matias Gorrotxategiri eta Hilario Arbelaitzi. Hori bai, aurretik epai lanak egin eta gero.
Hauspoa elkarteak aldarrikatu du aurten ere ekoizpen ekologikoaren eta jasangarriaren alde egiten jarraitu dutela, eta baita tokiko eskulangintzaren alde ere.