Asset Publisher

Back Ibarrara, iritsi da Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren eta gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen artean sendagaien erabilera hobetzeko programa

2025eko maiatzaren 5a.- Ibarrako udalak, akordioa sinatu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta GFEOk bultzatutako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eta Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen artean sendagaien erabilera hobetzeko programara atxikitzeko.

2025·05·07


2025eko maiatzaren 5a.- Ibarrako udalak, akordioa sinatu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta GFEOk bultzatutako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eta Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen artean sendagaien erabilera hobetzeko programara atxikitzeko.

Sinadura-ekitaldietan Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendari Iñaki Betolaza, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko (GFEO) lehendakari Miguel Ángel Gastelurrutia eta Ibarrako alkate Igor Zapirain izan dira.

Udalerri horiek eta mankomunitate hori gehituta, Gipuzkoako 56 udalerrik hartzen dute parte sendagaiak eskuratzeko eta sendagaien erabilera eta tratamenduekiko atxikidura hobetzeko ekimen honetan. Horretarako, herri bakoitzeko farmaziek etxez etxeko laguntzailearekin edo zaintzaile nagusiarekin elkarlanean jarduten dute sendagaiak eskuratu, kontserbatu eta ematearekin zerikusia duten alderdietan. Gipuzkoako farmazien % 96 programan parte hartzeko akreditatuta dago.

Ibarrako Udaleko alkateak Igor Zapirainek azpimarratu du udalak bat egiten duela programarekin, "gure inguruko pertsona ahulenek arreta egokia, segurua eta gertukoa jasotzeko". Farmazien, gizarte-zerbitzuen eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren arteko lankidetzari esker, sendagaien erabilera egokia bermatzen da, eta horrek eragin zuzena du herritarren osasunean eta bizi-kalitatean".

Programaren funtzionamendua

Ekimenaren funtzionamenduari dagokionez, udal bakoitzeko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzak programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzen ditu, eta pertsona horiek, programan sartu aurretik, baimena eman behar dute. Ondoren, erabiltzaileak farmazia aukeratzen du eta elkarrizketa bat egiten zaio. Elkarrizketa horretan oinarrituta, fitxa bat betetzen da hartzen duen medikazioari eta osasun-arazoei buruzko informazioarekin. Ondoren, hamabostean behin edo astean behin, farmazialariak dosifikazio pertsonalizatuetan banatuta prestatzen eta entregatzen ditu botikak.

Horretarako, dosifikazio-sistema pertsonalizatuak (DSP) erabiltzen dira. Horietan, pazienteak eguneko une bakoitzean hartu behar dituen pilulak jartzen dira, dosia behar bezala hartzeko behar den informazioarekin batera.

Dagoeneko 600 gipuzkoar baino gehiagok erabiltzen dute zerbitzu hori.