Asset Publisher

Back Ibarrako elkarrizketen erdiak dira euskaraz

Hizkuntzen Erabileraren 2023ko Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalak eta UEMAk.

2024·02·28


Ibarrako kaleetan euskararen erabilera % 52,3koa da. Azken 20 urteetan geroz eta euskara gutxiago entzuten da; lau puntuko jaitsiera izan du 2000. hamarkadatik. Gazteak eta haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, eta beste belaunaldi guztietan jaitsiera erregistratu da, baita haurretan ere. Gaztelera ez diren erdaren erabilera goraka doa, % 4,3koa erregistratu da; haurren eta guraso gazteen artean entzuten dira gehien.

1993. urtetik, maiztasunez egiten da hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Ibarran. 2023koan, 864 elkarrizketaren eta 2.501 hiztunen informazioa bildu da. Jasotako datuen bolumen handiak, fidagarritasun estatistikorako baldintzak bermatzea ahalbidetzen du.

Kale neurketaren ondorioak osorik esteka honetan topatuko dituzue.