Asset Publisher

Ibarra-Galtzakomik lehiaketa

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea duen leihaketak baditu irabazleak. Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto eta komikigileak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak osatutako epaimahaia aukeratu dituzte maila ezberdinetako komiki irabazleak

2023·12·14


Sari banaketa ekitaldia, abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean egingo da. Bertara gerturatu beharko dute saridun guztiek eta lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 15etik 29ra, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.

Hemen informazio gehiago:
Galtzaundi euskara taldea
Ataria

Argazkia: Galtzaundi euskara taldea