Asset Publisher
2023·06·08
Iaz bezala, aurten ere, ahalik eta gehien sinplifikatu nahi da, baina horrek, guztioi ahalegin handiagoa egitea eskatuko du. Antolakuntzan hiru erakundek hartuko dute parte: Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek.
Finantzaketaren zati bat GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAk egingo du eta bestea artzainek.
Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da, erantsitako koadroaren arabera. Tarifa hauek dirulaguntza aplikatuta daukate.
Artaldea | Kostua (B.E.Z. barne) |
1-50 | 38,25 |
51-100 | 63,80 |
101-150 | 89,30 |
151-200 | 114,80 |
201-250 | 140,30 |
251-300 | 165,80 |
301-350 | 191,30 |
351-400 | 216,80 |
401-500 | 267,80 |
501-600 | 318,85 |
601-700 | 369,85 |
701< | 421,60 |
Interesdunek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da: Entregatzeko eguna, ordua eta tokia.
ENTREGARAKO GUNEAK eta EGUNAK:
-
Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
-
Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du. Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:
-
Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
-
Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu, artilea suelto utzi behar da.
-
Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko
dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu
beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe
da: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+
BASERRIA
-
Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.
Egindako proposamenak artzainen ahalegin handiagoa eskatzen duela ulertzen dugu, baina profesional kopuru handia kudeatzeak ere kostu handiak dakartza, eta ahal den neurrian, mugatu behar ditugu. Kontutan izan behar da, artilea jaso ondoren, kamioi berezi batean eraman behar dela Nafarroara (Sandach produktua delako), kargatzeko luma-kamioi bat behar dela, eta, gainera, produktua eramaten den enpresan tasa bat ordaindu behar dela.
DEITU BEHAR DEN TELEFONO ZENBAKIA: 696 433 602 ORDAINKETARAKO KONTU ZENBAKIA: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821 Jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK + BASERRIA
Eguna Lekua Helbidea EKAINAK 12
Azpeitia LAPATX. UROLA ERDIKO MANKOMUNIDADEA, ERREZIL BIDEA Z/G (GARBIGUNEA)
EKAINAK 14
Idiazabal DISEMINADO RURAL BARREIATUA 93 (GORROTXATEGIN GRANJA)
EKAINAK 19
Elgoibar IMH IKASTETXEAREN AZPIKALDEKO APEA KARGADEROA (AZKUE AUZOA)
EKAINAK 21
Oñati URRUTXUKO EKARPEN GUNEA
EKAINAK 26
Asteasu AGROALDEAN, ZONA INDUSTRIAL Pol., 188
EKAINAK 28
Oiartzun MAKUTXO BIDEA, 5
UZTAILAK 3
Berastegi ARTALEKUN, AITZERGA AUZOA
-
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, deitu adierazitako telefono zenbakira.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Antolatzaileak: Abelur, Lurgintza eta Landaola Gipuzkoako Federazioa