Asset Publisher
Back Hemen da Azku eguna!
2023·11·06
11:00etako txupinazoak emango dio hasiera Ibarrako Azkue auzoko jaiari, eta segidan, bertako musikariekin kalejira egingo dute Azkuko plazarantz. Bertan, 11:30ean, toka lehiaketa egongo da, baita pintxo potea ere.
14:00etan, auzoko bazkaria hasiko da: tiketak Azkue okindegian eskuratu ahal dira. Prezioa 12 eurokoa da, eta 18 urtetik beherakoek 5 euroren truke dituzte. Prezioaren barnean, paella, ogia, edaria, postrea, kafea eta txupitoa daude.
*Norberak bere platerak, kubiertoak eta edalontziak ekarri behar ditu
Arratsaldean, 16:00etan esaterako, bingo popularra egongo da, eta jarraian, gaztetxoentzat Tor magoaren ikuskizuna, 17:30ean. Ondoren, 19:30ean DJ saioa Calde Selektah-rekin.
Amaitzeko, zezen suzkoa… eta gerokoak!!