Asset Publisher
Back Gurutzeaga promozioko babes ofizialeko (BOE) etxebizitzen eta etxebizitza tasatuen (TAS) zozketan parte hartzeko baztertutakoen eta onartutakoen behin-behineko zerrendak osatu ditu AYPE Zerbitzuak S.L.k
2025·03·25
Gurutzeaga promozioko babes ofizialeko (BOE) etxebizitzen eta etxebizitza tasatuen (TAS) zozketan parte hartzeko baztertutakoen eta onartutakoen behin-behineko zerrendak osatu ditu AYPE Zerbitzuak S.L. Zerrendak kupoen arabera antolatu dira, eskatzaileen ezaugarriak eta eskainitako etxebizitza motak kontuan hartuta.
BOE ZOZKETATZEKO BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK:
BAZTERTURIKO ESKATZAILEEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
ONARTURIKO ESKATZAILEEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK
IBARRAREKIN LOTURA ETA DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK (1. KUPOA)
IBARRAREKIN LOTURA DUTEN 18-35 URTE ARTEKO GAZTEAK (2. KUPOA)
IBARRAREKIN LOTURA DUTEN 36 URTETIK GORAGOKO PERTSONAK (3. KUPOA)
IBARRAREKIN LOTURA EZ DUTEN TITULARREN ESKAERAK (OROKORRA)
TAS ZOZKETATZEKO BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK:
BAZTERTURIKO ESKATZAILEEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
ONARTURIKO ESKATZAILEEN ZERRENDAK
IBARRAREKIN LOTURA DUTEN 18-35 URTE ARTEKO GAZTEAK (1T. KUPOA)
IBARRAREKIN LOTURA DUTEN 36 URTETIK GORAGOKO PERTSONAK (2T. KUPOA)
IBARRAREKIN LOTURA EZ DUTEN TITULARREN ESKAERAK (OROKORRA)
Beren burua kaltetutzat hartzen duten zerrendetako eskatzaileek aukera izango dute apirilaren 8ra arte erreklamazioak idatziz formulatzeko Ibarrako udal erregistroan.
Zalantzarik izanez gero, deitu Aype Zerbitzuak SLk emandako 943 653546 telefonora, 9: 00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Behin betiko zerrendak argitaratzean, zozketaren data eta lekua adieraziko dira, eta parte-hartzaileei zenbakiak esleituko zaizkie.
Bide batez zozketa egiterakoan interpretazio okerrak saihesteko eta esleipenen ordena nola izango den argitzeko alkatearen oinarri arautzaileei buruzko ohar argigarria ikusgai jartzen da.