Asset Publisher
Back "Gazte, emozioen jabe!", Ibarrako gazte talde batek GFAko "Gazteak auzolanean" egitasmoaren baitan eskainitako hitzaldi eta tailerrak
2025·03·27
Ibarrako gazte talde batek “Gazte, emozioen jabe!” lelopean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzatik sustatzen den “Gazteak auzolanean” egitasmoaren baitan, hitzaldi eta tailerren bitartez 15 eta 17 urte bitarteko gazteekin emozioen kudeaketa, autoestimua eta norbere buruaren ezagutza landuko dituzte 9 saiotan.
Gazteen kezka eta beharretatik abiatuta, lehen saioan hurrengoetan adituen laguntzaz landuko dituzten gaiak aukeratuko dira. Gazteei entzun nahi diete eta, haiekin batera, programa eta gaiak landu. Gazteei aukera emango diete beren zalantzak, buruhausteak, iritziak, usteak, esperientziak… azaleratzeko.
Saioak igande goizetan izango dira Txontxo lokalean, honako egunetan:
• Martxoak 30, igandea: Lapiko sexologia (10:30-13:30)
• Apirilak 6, igandea: Donna Apellaniz terapeuta emozionala (11:00-13:00)
• Maiatzak 11, igandea: Oihana Calderero psikologoa (10:00-12:00)
• Maiatzak 18, igandea: Oihana Calderero psikologoa (10:00-12:00
• Maiatzak 25, igandea: Donna Apellaniz terapeuta emozionala (11:00-13:00)
• Ekainak 1, igandea: Oihana Calderero psikologoa (10:00-12:00)
Saio guztiak doakoak dira eta interesa duen DBH4, BATXI1 eta BATXI2 ikasmailan dagoen gazte orori (15-17 urte) zuzenduta.