Asset Publisher

Back Euskarazko idazketa ikastaroa antolatu du Udalak

Euskaraz idazteko, pentsatzeko eta irakurtzeko gaitasunak lantzeko ikastaroa antolatu du Udalak, euskararen erabilera eta presentzia gure eguneroko bizitzako hainbat arlotan sustatzeko helburuarekin

2026·09·07


Euskaraz idazteko, pentsatzeko eta irakurtzeko gaitasunak lantzeko ikastaroa antolatu du Udalak, euskararen erabilera eta presentzia gure eguneroko bizitzako hainbat arlotan sustatzeko helburuarekin.

Ikastaroa doakoa izango da, eta Joxe Mari Iturralde idazlea izango da irakaslea. Saioak ostegunetan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara, Txontxoko lokalean.

Ikastaroa urritik maiatzera bitartean egingo da, hiru astez behin saio bat eskainiz, guztira 20 orduko iraupenarekin.

Izen-ematea irailaren 25era arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago eta izen-ematea: 943 671 138 telefonoan.

Ikastaroaren helburua euskaraz idazteko eta komunikatzeko tresnak eskaintzea da, eta, aldi berean, euskararen erabilera gure bizitzako hainbat arlotara zabaltzea.