Asset Publisher

Euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat dirulaguntza

Ibarrako Udalak 2022-2023 ikasturtean zehar euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat diru laguntza eskaera aurkezteko epea ireki du.

2023·06·28


Helburua
Dirulaguntza honen helburua Ibarrako bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastera bultzatzea da.

Onuradunek bete beharreko baldintzak:

• Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean.
• Ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez.

Eskaerak aurkeztea

Lekua

• Udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean.
• Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus).

Epea

• 2023ko uztailak 28.

Informazio osagarria eta dokumentazioa:

- Deialdiaren oinarriak
- Eskaera orria