Asset Publisher
Back Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona querrren bizipenak
2025·03·11
Xerka hitzaldi eta argazki-erakusketak Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu, herri txikietako LGTBI+ komunitatearen eta “sexilio” fenomenoaren inguruan.
Sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela-eta jasandako zapalkuntzarengatik euren familia eta gizarte-ingurunetik hiriguneetara ihes egiten duten LGTBI+ pertsonen migrazio behartuari deitzen zaio “sexilioa”.
Ekimen honek helburu du herrietan bizi diren LGTBI+ pertsonen nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutzea, erreferente askotarikoei ikusgarritasuna emanez eta mezu positibo bat transmitituz: euskal landa-eremuan eta euskaraz posible dela queer izatea eta herrian bizitzea.
Argazki- eta lekukotza-sorta honek autoezagutza-bilaketa bat, kasik bortitza, aurkezten digu. Iker, Itziar, Markel, Dom eta Harriet. Errelato bat, zeinetan bizipen desberdinek errealitate kolektibo batean bat egiten duten. Bilatzea, arakatzea, esploratzea; “xerkatzea”. Haurtzaroan, armairuan, estigman, tradizioan, diskriminazio-egoeretan… Komunitate baten parte izateko desira; berezkoa behar lukeen lurrean sustraiak botatzeko gogoa.
Paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartuz eta hainbat teknika eta estilo fotografi ko baliatuz, subjektuaren eta haren ingurunearen arteko dialektika poetikoa proposatzen digu Xerkak, gatazkatsua bezain harmoniatsua izan daitekeen harremanaren inguruan.
Euskal landa-eremuko sexu-askapenaz edo LGTBI+ gaiez ari garenean, denon eta denontzako borrokaz ari gara. Kulturaz, lengoaiaz eta sinboloz jantzi dugun heinean, ostadarrak kolore adina euskalki ditugu Euskal Herrian; askotariko herriak, aldakorrak, inklusiboak eta, zorionez, gero eta bizigarriagoak!