Asset Publisher
Back Euriteak: Udala egiten ari den lana
Eginikoa eta datozen egunetako plangintza
2025·06·16
Euri jasa gogorrak direla eta, kaltetutako eremuetan lan hauek egin ditu udalak:
- Izaskunen luizi batzuk kendu ditu, baina oraindik itxita egongo da errepidea Ibarra aldetik, luizi horietako bat ondo aztertu arte, segurtasuna bermatzeko.
- Argindegi-Emeterio Arrese: Garbiketa lanak oso aurreratuta.
- Iturburu kalean ere lanak aurreratuta.
Datozen egunetan egin behar dituen lanak:
Lehentasuna dute bide publikoek, batez ere Euskal Herria kalea eta Azkue auzoen garbiketak. Horretarako, aparkatutako kotxeak kendu behar dira eta kotxeak utzi daitezke oraingoz Zubizarretan, eskolapio azpiko aparkalekuan edo beste auzo batera eraman.
Lanak aurreratu ahala, jarraituko dugu informatzen.