Asset Publisher
Back Eremu funtzional bat egokitu da kiroldegiko gimnasioan.
2026·01·12

Eremu funtzional hau gorputz osoa modu eraginkorrean lantzeko diseinatuta dago, indarra lantzea, eguneroko mugimenduak hobetzea eta koordinazioa handitzea helburu izanik. Bertan pisu libreko materiala, gorputzaren pisuarekin lan egiteko baliabideak eta mugikortasuna lantzeko elementuak aurkituko dituzu.
Gune hau egokia da bai hasiberrientzat bai maila aurreratuko erabiltzaileentzat, ariketak zure mailara egokitu daitezkeelako. Horretaz gain, orain arte bezala, entrenamendu osteko luzaketak egiteko ere erabili ahalko duzu.

