Asset Publisher
Back Dagoeneko prest irakurketa-gunea Aranen
2026·06·18

Ibarrako Udalak, kakorratza egiten duen emakume ibartar taldearen eta Garaguneren laguntzarekin, irakurketa-gunea prestatu du Aranen aurten ere.
Irakurketarako gune hau espazio librean egokitu da irakurketa-praktika iraunkorrak sustatzeko helburuarekin. Erabiltzaileek liburuak, aldizkariak, egunkariak,… irakurtzeko espazioa izango dute aisialdi denboran.
Liburuak etxera eraman daitezke irakurtzeko, eta irakurri ondoren, irakurketa-gunera itzuli.
Halaber, etxean erabiltzen ez dituzten liburuak dituztenek, irakurketa-gune honetan uzteko aukera dute.
ETORRI ETA IRAKURRI.


