Asset Publisher
Back Boluntario bezala esku bat botatzeko prest?
2026·06·19

UTTolosaldea Erronkaren II. Edizioa uztailaren 4an ospatuko da. Aurten, irteera eta helmuga Alegian izango ditu, baina Tolosaldeako hainbat herri eta menditatik igaroko da proba.
Ibarrari dagokionez, parte-hartzaileek Belabieta zeharkatuko dute, eta Izaskun auzoan anoa-gunea eta errelebo-aldaketa gunea egongo dira.
Horretarako, egunean bertan laguntzeko boluntarioen bila dabiltza; ez da beharrezkoa esperientziarik izatea, garrantzitsuena laguntzeko gogoa eta prestutasuna izatea da!
Harremanetarako:
- utterronka@gmail.com
- 647 18 25 77 / 653 70 94 26
Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen: https://utterronka.com/
