Asset Publisher

Back Babes publikoko 11 etxebizitza eta udal babes publiko tasatuko 7 etxebizitza esleitzeko eskaera orriak eskuragarri

Oraindik ez dago irekita zerrendak zozketatzeko eskaerak aurkezteko epea, Gabonen ondoren hasiko da. Ezingo da eskaerarik aurkeztu epea ireki arte. Etxebizitza horiek 2027an entregatuko dira, baina laster hasiko da eskabideak aurkezteko prozesua. Lehentasuna izango dute Ibarrarekin lotura duten pertsonek, erroldagatik edo bertan lan egiteagatik.

2024·12·26


ESTEKAK

UDAL TASATURIKO ETXEBIZITZAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

1.1. Gurutzeaga etxebizitzen promozioan, Aype Zerbitzuak S.L. eraikitzen hasi den lursailean babes publiko orokorreko 11 etxebizitza eta udal mailan tasaturiko 7 etxebizitza esleitzeko daude.

Babes publikoko 18 etxebizitza horiek - garaje eta trastelekuak barne- jabetzan  esleitzeko prozesuari hasiera emateko, eta, batik bat , ibartarrek lehentasuna izan dezaten, Ibarrako udalak hitzarmena sinatu du  Aype Zerbitzuak S.L. sustatzailearekin.

Oinarriak eta eskabideak

Ibarrako udalak oinarriak onartu ditu eta Gabonak ondoren argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea. Epea azken egun balioduneko 14:00etan amaituko da.

Azken eguna jaieguna edo igandea baldin bada, epea hurrengo egun baliodunean amaituko da.  Dena den, deialdia argitaratzen denean udalak azken eguna zein den jasoko  du webgunean.

Eskabideak Ibarrako udalaren sarrera erregistro bidez aurkeztu beharko dira ,aurrez aurre edo  on line tramitazio bidez.   

Udal erregistroan  aurkezturiko eskaerak , udalerrian erroldatua izatearen edo egon izanaren baldintza Ibarrako udalak egiaztatu ondoren, Aype Zerbitzuak S.L.ren bulegoetara bidaliko dira,ondoren sustatzaileak azter ditzan eskabideen gainerako baldintzak.

Eskabidea egiteko eredua eta argibideak.

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Ibarrako Udalaren webgunean daude eskura, esteka honetan. Horrez gain, etxebizitzei buruzko informazioa edo argibideak nahi badituzu, ondorengo telefono zenbakira deitu edo honako posta elektronikoko helbidera idatz dezakezu.

943 653 546 / 943 653 721

aypezerbitzuak@gmail.com
www.residencialgurutzeaga.com