Asset Publisher

Back Aype Zerbitzuak, S.L. eraikitzen hasi den etxebizitza babestuen zozketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik

Urtarrilaren 28ra arte

2025·01·07


Urtarrilaren 28ra arte dago zabalik Aype Zerbitzuak, S.L. eraikitzen hasi den etxebizitza babestuen zozketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea.

Zozketaren oinarriak 2025eko urtarrilaren 7an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko 15 egun balioduneko epea urtarrilaren 28ko 14:00etan amaituko da.

Oinarriak eta eskabideak

Eskabideak Ibarrako udalaren sarrera erregistro bidez aurkeztu beharko dira, aurrez aurre edo on line tramitazio bidez.

Aurrez aurre:

  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala 8:00 - 14:00
  • Ibarrako Kultur etxea (arratsaldez)
    Euskal Herria kalea 44 20400 Ibarrako Udala 16:30 - 20:00

Internet bidez:

Eskabidea egiteko eredua eta argibideak.

Horrez gain, etxebizitzei buruzko informazioa edo argibideak nahi badituzu, ondorengo telefono zenbakira deitu edo honako posta elektronikoko helbidera idatzi dezakezu. 943 653 546 / 943 653 721

aypezerbitzuak@gmail.com
www.residencialgurutzeaga.com