Asset Publisher

Asfaltatze lanak

Lanen iraupena astebetekoa izango da

2023·06·01


- Ibarrako Euskal Herria 27 eta 37aren artean hasten den aldapa goiko hormaraino eta 29-31 arteko atzealdeko asfaltatze lanak ekainak 2an, ostirala, hasiko dira. Lanen iraupena astebetekoa izango da

Ostegunean asfalto zaharra kendu eta perfilatu egingo da eremu guztia. Ostiralean Euskal Herria 29-31 arteko atzealdea asfaltatzea aurreikusten da, eta astelehenean Euskal Herria 27 eta 37aren artean hasten den aldapa goiko hormaraino. Asteartean, euria egiten ez badu, seinalizazioa margotuko da.

Ostegunean, ostiralean, astelehenean eta asteartean pasoa mugatuta egongo da eremu osoan. Asteburuan errepidea irekita egongo da, oinez nahiz ibilgailuz, hala ere kontuz ibiltzeko eskatzen da, izan ere, 5 cm-ko asfalto geruza botatzea faltako da eta arketetan koxkak egongo dira.

Udaltzaingoaren oharra

Asfaltatze lanak direla medio bihar ostirala, ekainak 2, ezin izango da Euskal Herria kaletik Argindegi Auzora joan.

Beraz Jesus Guriditik sartu beharko dira bertara joan nahi dutenek.

Era berean Izaskunburu aldera joan behar direnek baita ere Jesus Guriditik hartu beharko dute.