Asset Publisher

Back Artile bilketa urrian

Tolomendik aurtengo artile bilketaren berri emateko ohar bat kaleratu du, eta gure herritarrei zabaltzea garrantzitsu ikusi dugu, artileari balore emateko bide honetan. Hona hemen oharra eta artilea biltzeko ezarriko diren guneen berri:

2024·09·25


Artilea dela eta, buru belarri lanean dihardute, etorkizunean artilea baliozko den baserriko produktua izan dadin. Proiektu ezberdinetan hainbat enpresa eta eragile artilea balorizatzeko irtenbideak aztertzen dabiltza lanean.

​​​​​​​Proiektu hauek gauzatzen diren bitartean, Gipuzkoan artile bilketa modu antolatuan egiteko hainbat eragile aritu dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, ardi sektoreko elkarteak, gestio etxeak, nekazaritzako sindikatuak eta Landa Garapeneko elkarteak. Bilketa zerbitzua ahalik eta modu sinple eta merkeenean egiteko prozedura landu eta adostu dute.

Aurtengo antolakuntzaren ezaugarria, sektorearen inplikazio zuzena izan da: Lurgintza eta Abelur Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioarekin batera (Landaola).

Interesa duten artzainek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Bertan azalduko zaizkie entregatzeko eguna, ordua eta tokia.

Gipuzkoan artilea biltzeko 7 puntu ezarri dira:
 
Urriak 14 Idiazabal
Diseminado rural barreiatua 93 (gorrotxategin granja)

Urriak 16 Azpeitia
Lapatx. Urola erdiko mankomunidadea, errezil bidea z/g (garbigunea)
 
Urriak 21 Asteasu
Agroaldean, zona industrial pol., 188

Urriak 28 Oiartzun
Makutxo bidea, 5

Urriak 30 Berastegi
Artalekun, aitzerga auzoa

Azaroak 4 Elgoibar
IMH ikastetxe azpikaldeko apea gunea

Azaroak 6 Oñati
Urrutxuko ekarpen gunea

Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:

• Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
• Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
• Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+ BASERRIA
• Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.