Asset Publisher
Back Amiantoaren errolda Ibarran
2025·07·22

Ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 legearen hamalaugarren xedapen gehigarria betetze aldera, Ibarrako Udalak abian jarri du udalerrian amiantoaren inbentarioa egiteko azterlana. Hain zuzen, Amiantec 3000 S.L. enpresa esleitu du amiantoaren presentzia aztertzeko, bai eraikin publikoetan bai eraikin pribatuetan.
Amiantodun uralitaren erabilera oso hedatua izan zen XX. mendearen zati handi batean. Zuntz-zementu uhinduzko plakak, uralita izenez ezagutzen zirenak, beren erresistentziagatik, arintasunagatik eta kostu txikiagatik estimatzen ziren. Hala ere, material horrek amianto-zuntzen % 10 eta % 30 artean zuen. Gaur egun badakigu substantzia hori oso arriskutsua dela gizakien osasunerako.
Amiantoa duten uralitazko plakak, normalean, honako lekutan egon ohi dira:
• Etxebizitzen, industria-nabeen eta garajeen estalkiak eta teilatu izurtuak.
• Euri-uren edo hustubideen zorrotenak eta hodiak.
• Zuntz-zementuzko ur-biltegiak, oso ohikoak etxebizitza zaharretan.
• Industriako edo nekazaritzako eraikinetako panelak eta zatidura-elementuak.
Hori guztia kontuan hartuta, datozen egunetan, uztailaren 28ko astean, zehazki, Amiantec 3000 S.L. enpresako bi kide ibiliko dira udalerriko amiantoaren errolda egiteko lanetan. Udaletik beren presentziaren berri eman nahi dugu, edozein gaizki-ulertu ekiditeko helburuarekin.
