Asset Publisher
Back 2025eko jai-egitaraurako bozeto lehiaketaren oinarriak
2025·04·08
Helburua.
Lehiaketaren helburua, aurkeztutako marrazkien artean 2025eko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratzea da. Gaia librea da. Lehiaketaren helburua zein den kontutan harturik, marrazkiek helburu horrekiko zerikusia izan beharko dute.
Esku-hartzea.
Lanak aurkeztu ahal izango dituzte Ibarran bizi edo eta ikasten duten haur eta gazte guztiek. Hiru kategoria ezartzen dira: LH1-LH3, LH4-LH6 mailen bitarteko ikasleak eta DBH1-DBH4 mailetako ikasleak
Epaimahaia.
Epaimahaia Festa Batzordeak izendatzen dituen ordezkariek osatuko dute.
Aurkezpena.
Lanak elaborazio teknika librez eginik aurkeztuko dira. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta berauen antolaketa bertikala izango da. Aurkeztutako lanek “Sanbartolomeak 2025” adierazpena eta Ibarrako armarria (edo eta berau jartzeko lekua) eduki beharko dituzte nahi eta nahi ez.
Lanek egilearen izenik edota adierazpenik ez dute izango. Bozetoa gutun-azal itxian egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoko datuak entregatuko dira.
Sariak.
- LH1-LH3 mailakoen kategoria: 125 euroko balea marrazketa-materiala erosteko
- LH4-LH6 mailakoen kategoria: 125 euroko balea marrazketa-materiala erosteko
- DBH1-DBH4 mailakoen kategoria: marrazketa digitalerako tableta
Lanak entregatzeko epea.
Lanak ekainaren 13a baino lehen Ibarrako Kultur Etxean entregatu behar dira.
Lehiaketaren epaitza.
Lehiaketaren epaitza abuztuan jakinaraziko da. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.