Asset Publisher
Back Aurten ere errenta aitorpena euskaraz
2024·04·08
Apirilaren 8ko hastean hasiko da 2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina eta, ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide geran udalekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, Ibarrako kasuan konkretuki lehengo urtean 2.241 aitorpenetatik euskaraz 676 bete ziren, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, Ibarrakoa barne, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Informazio gehiago esteka honetan