Asset Publisher
Back "TREBA GURASOAK" Ibarran
2025·05·08
Zer da "TREBA Gurasoak"? "TREBA Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko. Hazieraren eremu hori hain aldakorra izanik, gainera, bizia eta malgua izan nahi du, unean uneko errealitatera eta eskaerara egokitu ahal izateko.
Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu. Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen. 2025ean zehar 113 hitzaldi eta tailer antolatuko dira Gipuzkoako 67 udalerritan. Gurasotasuna, garapen sozioemozionala, gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira ikastaro hauetan.
Nerea Mendizabalek “Harreman osasuntsuak lagun artean” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 19an, astelehena, arratsaldeko 17:00etan Ibarrako kultur etxean.
Helburuak:
- Seme-alaben lagun arteko gaiaren inguruan laguntzeko intentziotik jartzen duguna lagungarria edo oztopagarria den jabetzea.
- Noiz eta nola esku-hartu argitzea.
- Seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
- Seme-alabek lagunen artean dituzten zailtasunetan gurasooi zein leku dagokigun hausnartuko dugu, izan ditzaketen gatazketan laguntzaile osasungarri bilakatzeko.
- Beraien liskarretan noiz eta nola esku hartu proposatzeaz gain, ideiak proposatuko dira helduon jarrera lagungarri eta oztopagarriak identifikatu, eta mingarriak diren jarrerak egin edo jaso ditzaketenerako.