Asset Publisher

“Treba gurasoak” formakuntza programa martxan

2023-2024 ikasturteari dagokion “Treba gurasoak” formakuntza programa martxan jarri da berriro ere.

2023·11·28


Abenduaren 18an, astelehena, arratsaldeko 17:00etan, Dona Apellaniz eta Leyre Canoren eskutik “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak” hitzaldia eskainiko da Ibarran. Honako eduki eta gaitasunak landuko dira:

• Zer dira emozioak?
• Emozioen funtzioak.
• Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
• Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
• Kudeaketa emozionala.
• Haurren / nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
• Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren / nerabeen bidelagun emozionala?
• Estrategia eta tresna sistemikoak (tailerretan)

 Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Gaztezulo zerbitzuan edota kultur etxean bertaratuta, telefonoz 943670399 zenbakian edota whatsapp bitartez 688810300 zenbakian

Programaren nondik norakoen informazioa: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gurasoak