Asset Publisher
Back ‘Tolosaldean Behin’, Euskararen Eguneko aurtengo jolasa ostiralean plazan
2023·11·29
Urtero bezala, aurten ere euskararen egunerako proposamena landu du Galtzaundi Euskara Taldeak; eta, iaz bezala, jolasa eta jokoa uztartzen dituen proposamen ludikoa proposatu du: ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa. Eskualdeari buruzko 22 galderez osatutako lehiaketa da Tolosaldean Behin, eta izenak aditzera ematen duen bezala, Egunean Behin aplikazioaren antzeko jolasa izango da.
Ibarraren kasuan, ostiralean, abenduaren 1ean, egingo da lehiaketa eta irabazleen artean sari potoloak ere banatuko dira.
Sariak:
- Irabazlea: Gure Zirkuako umore gauerako bi sarrera eta 50 euroko bonua.
- 2. eta 3. saria: 50 euroko bonu bana.
- Eskualdeko irabazlea: ERRIGORAko kutxa bat.
Jolasaren funtzionamendua:
- Herritarrek mugikorrarekin azaldu beharko dute plazako aterpera, eta momentuan adieraziko den webgune batera sartu beharko dute.
- Bakoitzak bere mugikorrean erantzun behar ditu galderak; 30 segundo izango dira galdera bakoitza erantzuteko. 22 galdera, eta galdera bakoitzean lau erantzun posible.
- Zenbat eta erantzun zuzen gehiago, orduan eta puntu gehiago; zenbat eta lehenago erantzun galderak, orduan eta puntu gehiago.
- Animatu!