Asset Publisher

Back ‘Oporretan euskaraz’ udalekuetarako aurrematrikula zabalik da

Izen-emateak otsailaren 1etik 7ra bitarte egin beharko da, web orriko galdetegia betez, udaleko harrera zerbitzuan edo kultur etxean.

2024·02·01


Udako udalekuetan zerbitzu bikain bat eskaintzeko helburuarekin, antolaketa lanak aurreratzen hasi gara Ibarrako Udalean, eta horretarako, ezinbestekoa dugu parte hartuko duten ikasle kopuruaren aurreikuspen bat izatea.
Aurrematrikula epea otsailaren 1etik 7ra bitarte izango da, eta hiru modu izango dira horretarako. Esteka honetan topatuko duzuen galdetegia beteaz, edo galdetegi hori bera udaleko harreran edo kultur etxean beteaz.