Asset Publisher
Back "Errenta aitorpena euskaraz" kanpaina, 2025
Apirilarekin batera ekingo diete foru ogasunek 2024ko errenta aitortzeko kanpainari
2025·03·31
Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute apirilaren 1etik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean. Izan ere, lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera datak, webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin UEMAk eta udalek lortu nahi dutena.