Asset Publisher

Back “Begirada bat mundura, mundutik begiradak” argazki-erakusketa

"Munduko bazter bakoitzak, gizatalde bakoitzak, norbanako bakoitzak du bere begirada. Begirada bakoitzak du bere xarma. Begirada bakoitza da berba bat, hitz bat, begiek ere hitz egiten dutelako. Kameraren fokua ere bada hori islatzeko modu bat, bide bat, bazter, txoko bakoitzean begiraden bitartez hitz egiten duen jendearen erretratua. Begirada bat munduari, eta era berean irribarre bat munduko bazterretatik hona".

2024·02·06


Fernando Rojoren “Begirada bat mundura, mundutik begiradak” argazki-erakusketa otsailaren 5etik 29ra bitartean ikusgai izango da Ibarrako kultur etxean, astelehenetik (goizez itxita) ostiralera goizez 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez.