Web edukia bistaratu

Obra eta zerbitzuak

DATU OROKORRAK

Obra eta Zerbitzuen departamentua
  • Udaletxeko 2.solairua. San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra
  • Telefonoa: 943697321
  • Eposta: ibasabe@ibarra.eus
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Harrera hobea eskaini nahian, hitz-ordua eskatzea gomendatzen da.
  • Arduradun politikoa: Mikel Agirrezabala Ezkurdia
  • Obra eta zerbitzuen teknikaria: Itziar Basabe Mendizabal

 

FUNTZIOAK 

  • Obra txikiak egiteko lizentziak

    Bi mota bereizten dira:
    • OBRA-JAKINARAZPENA (LIZENTZIARIK GABEKO OBRA TXIKIAK).
      Adierazpen-izaerako administrazio-baimen honek ahalmena ematen du soilik barrualdeko estaldurei (pintura, azuleju eta baldosak, barruko ateak, barruko instalakuntza elektrikoa, ur edo gas instalakuntza, teilatu edo fatxadetako konponketa txikiak, eta abar) eragiten dieten obra txikiak egiteko.
       
    • OBRA TXIKIETARAKO LIZENTZIA
      Barrualdeko edo kanpoaldeko lanak, soiltasun teknikokoak eta garrantzi gutxikoak eraikuntza eta kostu aldetik, etxebizitzen eta lokalen bolumena, erabilera objektiboa eta kopurua aldatzen ez dutenak, eta eraginik ez dutenak ez egitura nagusian, ez arkitektura-eraketan, ez eta eraikin edo instalazioaren bizigarritasun- edo segurtasun-baldintzetan ere.
      Esate baterako: barrualdeko hutsuneak aldatzea, banaketa aldatzea, leihoak aldatzea, ur-hartuneak egitea, toldo eta idazkunak jartzea, fatxadak konpontzea, teilatua konpontzea, zangak irekitzea….
  • Bide publikoa okupatzeko lizentziak
    Lizentzia hau obra-lizentziatik aparte ematen da, eraikuntzako aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak eta bestelako obra-elementu lagungarriak jarriz jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko.
     
  • Espazio publikoaren mantentzea eta kontserbazioa
    Zoladuraren mantentze-lanak eta kontserbazioa espaloietan, plazetan, oinezkoen eremuetan, haur parkeetan, bideetan eta hiri altzarietan.
    Errepideen mantentze lanak, asfalto lanak.
    Aldundiaren errepideen (GI-2130 Ibarra-Berastegi; GI-3212 Ibarra-Leaburu) mantentze lanak Aldundiarekin kudeatu.
     
  • Kale eta bide garbiketa
    Espazio publikoa egoki mantentzea (kaleak, parkeak, haur parkeak, zelaiak, industria-poligonoa…) garbiketa eta osasun aldetik. Garbiketa berezia festetan.
     
      Barredora Eskuko garbiketa eta baldeoa
    Astelehenetik ostiralera 07:00 - 14:00 07:00 - 12:00
    Larunbatetan 07:00 - 12:00 --


    Garbiketa honela dago antolatuta:
    • Zabor ontziak hustu eta zabor bilketa………………......................................egunero
    • Euskal Herria kalea 1etik-38ra eta San Bartolome plaza……………….……egunero
    • Apatterreka industria gunea eta Izaskun auzoa…………….......…………….hamabostean behin
    • Hilerriko eskailerak …................................................................................… 2 hilabetean behin
    • Gainontzeko kale eta auzoak…………………………………..…..…………astean behin

Zerbitzua ematen ari den empresa: TRAECO
Aurrekontua: urtean 177.000 € (%10 BEZ barne)
Kontratuaren iraupena: 2015-01-01/ 2016-12-31, eta 2 urte gehiago luzatzeko aukera.

 
  • Hilerriko zerbitzua
    Ehorztea, hilobitik ateratzea eta berriz ehorztea; hilerriaren mantenua eta kontserbazioa eta informazio- eta administrazio-izapideen eskariak artatzea.
     
    • Zerbitzua ematen ari den empresa: HARGOI S.L.
    • Aurrekontua: urtean 13.852,08 € (%21 BEZ barne)
    • Kontratuaren iraupena: 2017-05-01/ 2021-04-30
       
  • Eraikinen garbiketa
    Eraikin publikoak garbiak mantentzea. Garbitzen diren eraikinak honakoak dira:
     
    • Udaletxea
    • Kiroldegia 
    • Kultur etxea 
    • Brigadaren pabiloia
    • Ibaigain kaleko lokalak 
    • Loatzo musika eskola 
    • Kale hezitzaileen lokalak 
    • Ludoteka
    • Maestro Guridi kaleko igogailua
    • San Bartolome plazako komun auto-garbitzaileak 
    • Emeterio Arreseko komun auto-garbitzaileak
    • San Bartolome Plazako komunak 
    • Azkueko etxebizitzak 

Zerbitzua ematen ari den empresa: DISTRIVISUAL S.L.
Aurrekontua: urtean 88.550 € (%21 BEZ barne)
Kontratuaren iraupena: 2016-11-01/ 2018-10-31, eta urte bat gehiago luzatzeko aukera.

 

TRAMITEAK

 

INPRIMAKIAK