Web edukia bistaratu

Ingurumena, Nekazaritza eta Merkataritza

Informazio orokorra

Arduradun politikoa: Arkaitz Fraile Quijera

Arduradun teknikoa: Ainhoa Alonso Alkain

Emailaingurugiroa@ibarra.eus

Telefonoa: 943671138

Helbidea: San Bartolome plaza, 2

Harretarako ordutegia: 9:00-14:00 (harreta hobea emateko hitzordua hartzea gomendatzen da)

 

Funtzioak:

Iraunkortasuna

  • Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 proiektuen gidaritza, jarraipena eta ebaluazioa

    Tokiko Agenda 21

    Udala kudeatzeko herramienta bat da; gizartea, ekonomia eta ingurumena oinarri hartuta, herritarren parte-hartzearekin, etorkizuneko herria egituratzea du helburu. Prozesuan hiru pauso jarraitzen dira:

    1. Herriaren egoera islatzen duen diagnostikoa egiten da. (ikus Ibarrako Diagnostikoa)

    2. Aurrera begira nolako herria nahi den aztertzen da, horretarako helburu batzuk finkatuz.

    3. Finkatutako helburu horietara iristeko egin beharrekoak zehazten dira, Ekintza Plana osotuz. (ikus Ibarrako Ekintza Plana)

    Tokiko Agenda 21ak eraginkorrak izan daitezen, zaharkituta gera ez daitezen, periodikoki berrikuspena behar dute, Udalak iada planean zehaztutako helburuen betetze maila neurtu eta helburu berriak zehazteko.

    Berdin gertatzen da tokiko jasangarritasun adierazleekin: udalerri bateko jasangarritasun egoera ezagutu dezakegu adierazle egokiak aztertuz. (ikus adierazleen kalkuluaren txostena)

    Ibarrako Udalak, urtero, Udalsarea 21ek Tokiko Agenda 21aren ebaluazio, jarraipen eta programazio prozesuak dinamizatzeko eskaintzen duen zerbitzu integralean parte-hartzen du, baita tokiko jasangarritasun adierazleak kalkulatzeko ere: Tokiko Ekintza Planen Ebaluazio eta Jarraipen Programa.

    Eskolako Agenda 21

    Eskolako Agenda 21 jasangarritasunerako hezkuntza estrategia bat da, eta ikasleek udalerrietako ekintza-planetan parte hartzeko ildoetako bat bilakatu da.

    Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena eta Lurralde Politika Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da programa hau, eta, horri esker, baliabide eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza...). Oso tresna eraginkorra da Heziberri 2020ko oinarrizko konpetentziak garatzeko, eta, beraz, XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko.
     
  • Ingurumen hezkuntzarako ekimenak antolatu: Aste Berdea, Mugikortasun Astea,…
     
  • Mugikortasun iraunkorra sustatzeko neurriak: Hiri arteko Garraio Publikoaren erabilera eta jarraipena (taxi zerbitzua Izaskunera, Apatta industria poligonora autobusa Tolosatik, Tolosatik Berastegira eta Tolosatik Gaztelura). Ikus ordutegiak.
     
  • Ingurumen arloan beste erakundeekin harremana:
     
    • Ihobe. Eusko Jaurlaritzako erakunde publikoa ingurumena kudeatzeko
    • Tolosaldeko Mankomunitatea
    • Tolomendi
    • Tolosaldea Garatzen

 

Udal zerbitzuen jarraipena eta kontrola

  • Hiri-hondakinen kudeaketa: edukiontzi bidezko bilketa, auzokonposta/autokonposta jarraipena, gainerako hiri-hondakinen bilketa (trastuak, pilak, hondakin arriskutsuak, silo bolako plastikoak,…), eta abar.
  • Zelai errekaren ur kalitatea ona dela bermatu eta egon daitezkeen isuriei jarraipena egin
  • Lorezaintza lanen jarraipena
  • Argiteri publikoan energia kontsumoa murrizteko neurriak hartu
  • Merkataritza sustatzeko ekintzak garatu: lokal hutsen apainketa,…
  • Herri bideen babesa, mantenua eta controla
  • Izurriteak sor ditzaketen animalien zein landareen controla: liztor beltza, reynoutria japonica, …
  • Arratoien desratizazioa: Ibarrako Udalak Campos Garbi, S.L. enpresa kontratatua du hilero herrian arratoien aurkako tratamendua egiteko.
  • Arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimenak tramitatu
  • Abandonatutako txakurrak bideratu
 

Administrazio lanak

  • Ingurumenean eragina izan dezaketen proiektuak, jarduerak eta baimen espedienteak
  • Betelanen eta landa lurreko beste lur mugimenduen espedienteak
  • Landa lurrean eragina izan dezaketen espedienteak
  • Hiri lurreko jarduera lizentziak

 

Jarduera lizentziak (hiri-lurretan ezartzen direnak)

Udal lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sorrarazi ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien, eta, era berean, ingurumenari kalte egin ahal dion jarduera bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko hiri-lurzoruan, betiere ezarritako baldintzak betetzen baditu. Jarduerak sor ditzakeen arrisku edo kalteen arabera, izapideak desberdinak dira, eta bi motakoak izan daitezke:

  • Jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak
  • urrekomunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.

 

Hiri-lurretan ezarritako jarduera lizentzien titulartasun aldaketaren jakinarazpena

Komunikazioa behar duen edo lizentzia behar duen jarduera batean titulartasuna aldatzeko jakinarazpena Udalari administrazioaren ikuskaritza eta kontrola baimentzeko eta lehen titular modura ziharduenari ardura kentzeko.

Transmisioarekin ezin izango da indarrean dagoen jardueraren aldaketarik ez eta zabalpenik ere egin.

 

TRAMITEAK

 

INPRIMAKIAK

HONDAKINAK

 

EDUKIONTZI BIDEZKO BILKETA SISTEMA

2017ko maiatzaren 22an hiri-hondakinen kontenedore bidezko bilketa jarri zen abian, organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko zein poltsa konpostagarriak eskuratzeko makinarako txartelak maiatzaren 18, 19 eta 20 bitartean banatu zirelarik herritarren artean.
 
  •  Organikoaren edukiontzia (marroia) txartelarekin egunero irekitzerik dago 18:00etatik 23:00etara. Gogoratu hondakin organikoa botatzeko poltsa konpostagarriak txartelaren bitartez eskuratu ahal izango direla bi hilabetez behin, Euskal Herria 18an dagoen makinan.
  • Errefusaren edukiontzia (grisa) txartelarekin astean behin irekitzerik dago 18:00etatik 23:00etara
  •  Arrazoi ezberdinengatik pixoihalak erabiltzen dituztenentzat, hauek egunero bota ahal izango dira errefusaren edukiontzira, horretarako Udalak txartelean egokitzapena egin ostean (interesatuak gerturatu zaitezte Udaleko ingurumen departamentura, 2. solairuan).
 

Birziklatzeko gida

Bilketaren egutegia

 

AUTOKONPOSTA ETA AUZOKONPOSTA

KONPOSTA egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da.

AUTOKONPOSTA: Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu osoa etxeko lorategian bertan egitea. Sukaldeko hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere.

AUZOKONPOSTA: Konposta egiteko interesa duten herritarrek modu bateratuan berau egiteko aukera izatea, Udalak utzitako eremu berde publiko baten bitartez.

 

EKARPEN ETA LARRIALDI GUNEAK

Kokapena: Izaskun auzoa (Jatetxeko aparkaleku ondoan) eta Egialde auzoa (rotonda ondoan)

Hondakin mota guztiak gaika jasotzeko prestatu diren guneak dira. Itxiak dira, eta erabiltzaileek giltza elektronikoak dituzte bertara sartzeko.

  • EKARPEN GUNEAK: Landa eremuko biztanleentzat dira.
  • LARRIALDI GUNEAK: Hiri-hondakinen atez ateko bilketaren ordutegira edo egutegira moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat larrialdi gune gisa erabiliko da Egialde auzoko ekarpen gunea. Giltza elektronikoa eskuratzeko hiri-hondakinen atez ateko zerbitzura egokitzeko zailtasuna behar bezala justifikatu beharko da.

 

ETXEETAKO HONDAKIN ARRISKUTSUAK

Honakoak dira etxola hauetan biltzen diren gaiak:

  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak..
  • Kotxeko bateriak
  • CDak eta DVDak
  • VHS bideo zintak eta musika kaseteak
  • Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
  • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
  • Erradiografiak
  • Aerosol beteak edo erdi beteak
  • Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin)
  • Tinta eta toner kartutxoak
  • Margoak eta brotxak (ondo itxita)
  • Motoreetako olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita)
  • Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak

 

SUKALDEKO OLIOA

OLIOA: Kaleko edukiontzietan utzi behar da plastikozko botila batean, ondo itxita.

 

ALTZARI ETA BOLUMEN HANDIKO HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUA

Ostegun goizetan egiten da bilketa, beraz, altzari eta bolumen handiko hondakinak bezperan (asteazkenean) atera behar dira 20:00etatik aurrera. Hondakinak ateratzerako jakinarazi 943 676216 zenbakira deituz.

 

GARBIGUNEAK

  • ANDOAINGO GARBIGUNEA

    KOKAPENA: Leizotz industriagunea, 20140 Andoain

    Tlf.: 943 30 38 09

    ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
    Larunbatetan 9:00etatik 13:30era.
     
  • TOLOSAKO SAN BLAS GARBIGUNEA

    KOKAPENA: San Blas auzoa, 9 bis, 2400 Tolosa

    Tlf.: 689 411 349

    EGUTEGIA: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara

    Larunbatetan 09:00etatik 13:30era
     
ZER UTZI DEZAKEGU?

Etxeko obra hondakinak, etxeko tresnak (ordenadoreak, telebistak…), bolumen handiko altzariak, enbalajeak, txatarra, hozkailuak, labadorak, eta abar. San Blaseko garbigunera eraman behar dira. Hauek guztiak edukiontzi ezberdinetan sailkatuta jasotzen dira, baina norberak bere borondatez eraman behar ditu bertara. Bertan hondakinen zentzuzko kudeaketa burutzen da eta ahal diren materialak birziklatzera bidaltzen dira.

 

SILO BOLEN PLASTIKO BILKETA

Bilketa tokia: Okobio poligonoa, 2 (Belauntzako bidea), 20400 Ibarra (Gipuzkoa)

Bilketa egutegian adierazten den ostegun goizetan egiten da eta plastikoak bilketa eguna aurreko asteartean eta asteazkenean utzi ahal izango dira.

Ikus 2016ko silo bolako egutegia.


Adierazleen txostena


Diagnostikoa


Ekintza plana

 

Herri bideen inbentarioa

2015eko azaroaren 13an eginiko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak, besteak beste, Ibarrako herri bideen inbentarioa gainbegiratzea onartu zuen, berau egiteko lana Conchi Uriarteri esleituta.

Hilabete hauetan guztietan jarraitu den lan metodologia honakoa izan da: landa lana egin da, dokumentazio bilketa, erregistro ikerketa, eta abar.

Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 12an eginiko Osoko Bilkuran, honoko hau erabaki zuen: Ibarrako herri bideen inbentarioa behin-behineko onartzea eta jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarkia GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara ematen den biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Kontuan hartuta aipaturiko iragarkia GAOn 2016ko maiatzaren 19an argitaratu zela, erreklamazioak egiteko epea 2016ko ekainaren 20a bitartean irekita egongo da. Horretarako, interesdunek, Udaleko ingurumen, merkataritza eta nekazaritza departamentuan hitzordua hartu beharko dute 943671138 telefono zenbakira deituta.

Hitzorduak hartzeko aukerak hauek izango dira:

  • Asteazkenetan 18:00ak eta 21:00ak bitartean.
  • Ostegunetan 9:00ak eta 13:00ak bitartean.

Erlazionatutako dokumentuak: