Web edukia bistaratu

Hezkuntza

DATU OROKORRAK

Euskara Zerbitzua
Helbidea: San Bartolome plaza, 2 – 1. solairua
Telefonoa: 943 67 38 27
Fax-a: 943 67 38 52
E-maila: euskara@ibarra.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 14etara
Arduradun politikoa: Jesus Peñagarikano Labaka
Euskara teknikaria: Tomas Ugaldebere
Itzultzailea: Agurtzane Aiestaran

 

Kukumiku Haur Eskola

Kukumiku haur eskola Udalak eta Haurreskolak Partzuergoak elkarrekin kudeatzen dugun udal haur eskola da eta 0 eta 2 urte bitarteko Ibartar neska-mutilei dago zuzenduta.

Hezikietak gaur egungo gizartean duen garrantzia ikusita eta Ibarrako Udala ardura horren jabe eginez ikusirik herrian bazela hutsunea eremu horretan, 0-2 urte arteko haurrei begira haur eskola eraikitzeari ekin zion.

2001. urteko abuztuaren 19an, San Bartolome jaietan egin zion harrera herriak eta udalak haur eskola berri honi.

Bi urte eskasen buruan, eskaerak gora egin zuela ikusita handitu egin behar izan da haur eskolaren eraikina. 2003. urte amaieran handitu egin zen eraikina.

Ibarrako Udalak eta herriak ahalegin handia egin du haur eskola eraiki eta abian jartzeko baina merezi izan du!

Eraikitze eta handitze obrak egiteko Europako FEDER Funtsek eskaintzen duten diru-laguntza izan du Ibarrako Udalak.

2009. urteaz geroztik, Ibarrako Udalak zerbitzu hau kudeatzeko ardura Haurreskolak Partzuergoari esleitu dio.

Informazio gehiagorako sakatu hemen: www.haurreskolak.eus

 

Uzturpe Ikastola

“Uzturpe Ikastola Kultur Elkartea” 1970. urtean sortu zen Ibarrako herritarren ekimenari esker eta harrezkero ibartarrak hezten dihardu gogo biziz. Irakaskuntza euskaldun eta berritzaile baten aldeko apustua egin zuten, erronka guztiek dituzten arrisku guztiei muzin eginez. Gaur egun, titulartasun pribatuko ikastetxea da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatu eta itundutakoa, ekimen soziala duen ikastetxea izanik. 2005. urtean Gurasoen Irakaskuntza Kooperatiba bihurtzea erabaki zuen. 2 urtetik 16 urte bitarteko heziketa eskaintzen du D ereduan.

1994az geroztik, Uzturpe Ikastola izan da Ibarrako ikastetxe bakarra Haur Hezkuntza (2-6 urte), Lehen Hezkuntza (6-12 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) etapetarako, orduan itxi baitzen ordura arte zegoen ikastetxe publikoa.

Uzturpe Ikastola Ibarrako ikastetxe bakarra izanik, guraso, irakasle, herriko talde eta erakundeekin batera lana eginez, 2 urtetik 16 urte bitarteko ikasleen kalitatezko heziketa euskalduna, integrala eta etorkizunera egokitua lantzen du.

Informazio gehiagorako, sakatu: www.uzturpe.eus

  • Telefonoa: 943 67 12 99
  • Helbidea: Egialde bidea, 2; 20400 Ibarra
  • E-posta: ibarra@ikastola.net

 

Loatzo Musika Eskola

Tolosaldeako hainbat herrik, Adunak, Altzok, Anoetak, Larraulek, Irurak, Villabonak, Zizurkilek eta Ibarrak Mankomunitatea eratu dute musika eskaintza herri txikiagotara ere zabaltzeko, horrela sortu da Loatzo Udalerrien Mankomunitatea.

Musika eskolaren helburu nagusiak dira:

  • Ikasleak era atsegin batez musika ikastea
  • Hezkuntza musikal oso bat bermatzea
  • Alfabetatze-musikal bat eskaintzea
  • Taldean jotzeko gaitasuna lantzea
  • Tolosaldeako beste herrietako ikasleekin harremanak bultzatzea musikaren bidez.

Informazio gehiagorako, sakatu: www.loatzo.org

Ibarrako egoitza:

  • Telefonoa: 943 692619
  • Helbidea: Azkue azuoa, 10; 20400 Ibarra

Bulego orokorra: