Web edukia bistaratu

Demografia

BIZTANLERIA

Duela bi mila urte, inperio erromatarrak pertsonen eta ogasunen errolda edo zerrenda egin zuen.

Askotan aipatu ohi da 1787ko errolda, Floridablancako kondeak estatu osorako egina. Errolda horretan, egun Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru probintzietatik biztanle gehien zuen lurraldea Gipuzkoa zela ikus daiteke, Bizkaiak garai hartan gutxiago baitzituen.

Udalak urtero berrikusten dituen datu hauei esker, biztanleriaren bilakaera nolakoa zen zehatz-mehatz jakin dezakegu.

Ibarran, beste hainbat udalerritan bezala, industria berriak ezarri dira eta nekazaritza uzten joan da, eta ondorioz izan den inmigrazioa dela-eta, herria oso azkar hazi da.

Azken urte hauetan, migrazio garbiak atzeranzko joera hartu du, izan ere, joaten direnak –emigrazioa- etorkinak –inmigrazioa- baino gehiago dira. Era berean, jaiotze-tasa hain baxua izateak (Europako baxuena: seme-alaba bat edo bi bikote bakoitzeko) hazkunde begetatiboa murriztea dakar eta urte batzuetan hildakoak jaiotakoak baino gehiago izan dira, hain zuzen ere 1991, 1992 eta 1993 urteetan.

60eko hamarkadan, Ibarrak biztanle-kopurua bikoiztu egin zuen. Etxebizitza ugari (San Inazio auzoa eta Euskal Herria kalea) eraiki ziren garai horretan.

Ibarran gertatutakoak azterketa zehatza merezi du. Ez da aski esatea etorritako jendetza etxebizitza-eskaintza on eta ugariari zor zaiola, herri handiagoekin konparatuta. Etorritako jende-oldeak Ibarrari “lo-hiri” izaera eman dio, ez baitu, gainera, lanposturik.

Gaur egun, herriko biztanle-dentsitatea 875 biztanlekoa da kilometro karratuko, Europako herrialde askotan baino altuagoa. Konparazio batera, Gipuzkoak Ibarrak duen biztanle-dentsitatea izango balu, milioi eta erdi biztanle inguru izango lituzke.

1950etik 1980ra etorkin asko etorri dira. Ibarran bizi diren kanpotarrak 2.834 direla kalkulatuta dago. 60ko eta 70eko hamarkadetan soilik 2.362 etorkin iritsi ziren.

Azkue auzoan eraiki diren babes ofizialeko 115 etxebizitzak direla-eta, udalerriaren demografia hazi egingo dela aurreikusten da.

 

EKONOMIA

Hemen dituzue ekonomia arloko datu orokorrak, alde batetik sektoreei dagozkienak, eta bestetik ibilgailuei buruzkoak.

Ekonomia jardueren artean zerbitzuen sektorea da nagusi; horren atzetik industria dago, ondoren eraikuntza eta azkenik lehen sektorea.

Ibilgailuen arloan turismoak dira urtero portzentaje handiena izaten duten ibilgailuak, ondoren kamioiak eta furgonetak, eta ehuneko txikiena motoek dute. 1987. urtetik aurrera, kamioiak eta furgonetak izan dira portzentajea gehien handitu dutenak.

Udalaren estatistika gehiago