Web edukia bistaratu

ABUZTUAK 23, ASTEARTEA

11:30:

XXVIII. San Bartolome bozeto lehiaketako eta I. Diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.

11:45:

Haurren eta gaztetxoen koadrilak plazan elkartuko dira.

12:00:

Jaien hasiera:Suziri jaurtiketa.Lauburu Kirol Elkartearen eta Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik eta Bartola eta Bartoloren jaitsiera kiroldegitik plazaraino. Ondoren, Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, haur eta gaztetxoen koadrilen kalejira herrian barrena.

Ondoren:

Ibarrako Merkatarien Elkarteak eskainitako hamaiketakoa, San Bartolome plazan.

14:30:

Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.

16:00:

Haurrentzako jokoa Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan

17:30:

Apar festa, Emeterio Arrese parkean

18:30:

Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsa herriko kaleetan zehar.

19:00:

San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea,, San Bartolome elizan.

21:00:

Elkartasun afaria, San Bartolome plazan.

22:30:

Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30:

BAD SOUND SYSTEM taldearen kontzertua, San Bartolome plazan.