Albisteak

Atzealdea

Zuhaitz eguna ospatzeko, zuhaitz landaketak

Martxoaren 31an, zuhaitz eguna da eta bezperan eta egunean bertan ospatuko dugu Ibarran.

2017·03·29


SAGARRONDOAK LANDATZEA (ostegun arratsaldea, 30)
Bernat Etxepare Lizeoa 15-18 urte arteko formakuntza osoki euskaraz egiten duen ipar Euskal Herriko lizeo bakarra da. Egoitza berriarekin batera, adar orokor eta teknologikoaz gain, adar profesionala ere eskaintzen du, Ipar Euskal Herriko haur eta gazteentzako euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzea helburu izanik. Finantzamenduari dagokionez, lizeoaren barne ekipamendu guzia hornitzea Bernat Etxepare lizeoko gurasoei dagokienez, hauek, kanpaina berezia abiarazi dute: sagarrondoak salduko dituzte “euskararen sagartzeak” osatzeko. Ibarrako Udalak, Bernat Etxepare lizeoari laguntzeko helburuarekin, 3 sagarrondo erosi ditu eta martxoaren 30ean, arratsaldez, Uzturpe Ikastolaren inguruan landatuko ditu bertako hainbat ikasleen laguntzarekin.

ZUMARRAK LANDATZEA (ostiral goiza, 31)
W-zuria buztanmotza tximeleta zumarren menpe bizi da, beldarra den bitartean zumarrez soilik elikatzen baita. 70. hamarkadatik, ordea, zumarrak grafiosis gaixotasunak jasaten ari dira eta, ondorioz, w-zuria Europa osoan gainbehera doa. W-zuria tximeleta babesteko helburuarekin, datorren martxoaren 31n, goizez, Azkue auzoko 01-087 lursailan 18 zumar landatuko ditu Ibarrako Udalak ZERYNTHIA Elkarteko kideen laguntzarekin eta Uzturpe Ikastolako LH 6.mailako ikasleen laguntzarekin.
Goizeko 9:30etan elkartuko gara Azkue auzoko lokalean, eta 45 minutu inguruko azalpen saiotxo baten ondoren 10:15ak aldera landaketari ekingo zaio.