Albisteak
Atzealdea

Zuhaitz eguna ospatu dugu Uzturpe Ikastolako ikasleekin

San Inazio eta Azkue auzoetako inguruan egin dira landaketa lanak ikasleekin

2019·03·29


 
Ostiralean, martxoaren 29, Uzturpe Ikastolako ikasleekin batera Zuhaitz Eguna ospatu du Ibarrako Udalak. Udaleko lorezain eta langileekin batera,  Ainhoa Alonso Ibarrako Udaleko ingurumen teknikariak eta Arkaitz Fraile zinegotziak eman dituzte beharrezko azalpenak. Goizean zehar, bi ekintza desberdin burutu dituzte ikasleek. Alde batetik, San Inazio auzoan, 8 etxebizitzaren atzealdean, bidegorriaren ondoan, loretoki berri bat jarri dugu. Txikia da, baina zuhaixka batzuk landatu dituzte LH 3 edo 4 mailako ikasleen laguntzaz. Hauek dira zuhaixkak: Picea Abies, Thuya Orientalis, Pinus Mugo, Thuya Occidentalis, Juniperus Squamata, Chamaecyparis Obtusa, Picea Omorika eta Puicea Glauca.
 
Ondoren, Uzturpe Ikastolako LH5 eta 6. mailako ikasleek Azkue kaleko 01087 lursailean (pinudia zegoen lursaila) Chataignier Ederra motako zuhaitzak landatu dituzte hazia zabaltzen joateko. Gaztainondo mota honi ez die gaitzak jotzen eta ikasleekin, zakua jarri zaie eguzki izpietatik babesteko, eguzkiaren izpiek erre egiten baitie azala eta altxa egiten baitie.