Albisteak

Atzealdea

V. ageriko margo lehiaketa

Aurtengoan gaia, San Inazio auzoaren 50. urteurrena izango da

2018·04·10


Bostgarrenez, ageriko margo lehiaketa antolatu du Nireskuk. Margoketen eguna apirilaren 29an izango da eta 0-17 urte bitarteko umeentzat zuzenduta egongo da. Aurtengoan, gaia, San Inazio auzoaren 50. urteurrena izango da, modu honetara ospakizunetan parte hartuz.

Lanak garatzeko teknika librea da eta edozein bitarteko erabili ditzakete parte-hartzaileek (olio, akrilikoa, arkatzak...) euskarriak tamaina desberdinetakoak izan daitezke eta kartulina, oihal, etabar-etan aurkeztu daitezke. 

Apirilaren 29an, goizeko 10etan hasiko da obrak zigilatzea San Inazio auzoko frontoiean eta ez da onartuko bozeto, marrazki edo markarik duen pintatzeko euskarririk. 

Lanak goizean zehar aurkeztuko dituzte parte-hartzaileek 14:00 arteko epea bete beharko delarik. Arratsaldeko 18:30etan burutuko da sari banaketa eta artista bakoitzak bere lanak jasoko ditu.

SARIAK:
0-6 URTE BITARTEKOENTZAT :
LEHEN SARIA………………………………………….DIPLOMA + OPARIA.
BIGARREN SARIA……………………………………..DIPLOMA + OPARIA.
7-11 URTE BITARTEKOENTZAT:
LEHEN SARIA………………………………………….DIPLOMA + OPARIA.
BIGARREN SARIA……………………………………..DIPLOMA + OPARIA.
12-17 URTE BITARTEKOENTZAT:
LEHEN SARIA …………………………………………DIPLOMA + OPARIA.
BIGARREN SARIA …………………………………...DIPLOMA + OPARIA.

 

Oinarriak/bases