Albisteak
Atzealdea

Uztailaren 9an osoko bilkura egingo da Ibarrako udaletxean

19:00etan izango da eta udalbatza berriaren lehen erabakiak hartuko dira bertan

2019·07·04


Datorren asteartean, uztailaren 9an, Ibarrako Udaleko udalbatza berriak osoko bilkura burutuko du legengintzaldi berri honetako lehen erabakiak hartuz eta honela, berau ezaugarrituz. Hala, alde batetik, Kale Garbiketa zerbitzuaren esleipena egingo da eta Kiroldegi eta Kulturako kurtsoei dagokien ordenantza fiskalaren aldaketa egingo da.

Bestetik, udalbatza bilkuren anizkotasuna ezarriko da, batzorde informatibo iraunkorren eratze eta osatzea ere bai, kide anitzetako organoetako ordezkariak izendatuko dira eta Gobernu Batzordea eratuko da. Gainera, zinegotzi eta talde politikoen ordainsarien erregimena zehaztuko da, Kontratazio mahai iraunkorraren eraketa egingo eta baita Negoziazio Mahaiarena ere.

Ikusi hemen plenoaren deialdia.