Albisteak

Atzealdea

Urriaren 4an itzuliko da Ibarra martxan

Goizeko 11etan Emeterio Arreseko frontoian elkartuko dira ikasturte berriko ibilbideei ekiteko

2018·10·02


Ibarra martxanen denboraldi berriari ekingo diogu ostegun honetatik aurrera. Honela, astero-astero, iazko ikasturtean bezalaxe, 50 lagun inguru elkartzea aurreikusten dugu ibilalditxoa egiteko. 

Ostegunero paseoa egitea, elkarrekin biltzeko aitzakia bihurtu da Ibarrako adinekoen artean eta dagoeneko, lagunen arteko ibilaldia dela esan dezakegu, eta ezin ahaztu, bertan laguntzen ibiltzen diren lagun guztiak ere. Bizi-nahi elkartea, Garagune, Ilarki, Uzturpe Ikastola, Merkatarien elkartea, San Bartolome parrokiako gaixoen pastorala eta Ibarrako osasun etxea, norbanakoekin batera. Antolakuntza lanetan euren laguntza garrantzitsua azpimarratzekoa da beti.