Albisteak
Atzealdea

Udalbatzak batzorde eraketak eta kide anitzeko organo ordezkari izendaketak onartu ditu

Kiroldegi eta kulturako kurtsoei dagokien ordenantza aldaketa ere onartu zen plenoan

2019·07·10


Uztailaren 9an burututako osoko bilkuran hainbat gairen eztabaida eta onarpena eman zuen Ibarrako Udalbatza berriak. Alde batetik, Udal Batzordeen antolaketa eta eraketa onartu zen. Batzorde guztietako kide izango dira zinegotzi guztiak eta bi hilean behin bilduko dira batzorde oro. Igor Zapirain Alkatea Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena, Merkataritza eta Nekazaritza Batzordeko Lehendakaria izango da eta baita Osaguna eta Pertsonala Batzordekoa ere. Nagore Zubillaga, berriz, Gizarte Zerbitzuak, Aniztasuna, Politika Feministak eta 3. Adina Batzordeko Lehendakaria izango da eta baita Kultura, Gazteria, Hezkuntza, Euskara eta Kirola Batzordekoa ere. Plenoan, antolaketari lotutako beste erabaki batzuk ere hartu ziren. Hala, Kide anitzeko organo ordezkarien izendaketa ere egin zen.

2019-2020 ikasturteko kirolegi eta kulturako kurtsoei dagokien ordenantzaren aldaketa ere onartu zuen Udalbatzak. Hala, kiroldegian eskaintzen diren zein kultur ikastaro desberdinen zenbatekoetan igoera eta hobariak zehazten dituen ordenantza bat onartu da. Berau, GAOn publikatu eta 30 egunez herritarrei irekita egongo da bere behin betiko onarpena gauzatu aurretik eta ikasturte berriarekin aplikatzen hasteko.