Albisteak

Atzealdea

Udal zergetan hobariak izango dituzte gutxieneko soldata jasotzen ez dutenek eta familia ugariek

Hobari hauen inguruko informazio gehiago eta tramiteak egin ahal izateko, jarri gizarte zerbitzuetako langileekin harremanetan

2017·01·23


Ibarrako Udalak udal zergen onrdainketen inguruan bi mezu helarazi nahi dizkie bere herritarrei. Alde batetik, familia unitateko gutxieneko soldata bain gutxiago dutenek eta bestetik, familia ugarien kasuei erantzuten dieten hobariak baitaude.

Hala, familia unitate bakoitzeko 2017rako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (707.70€) baino gutxiagoko diru-sarrerak egiaztatzen dituzten pertsona fisikoak salbuetsita daudela zabor-bilketagatiko tasa ordaintzetik, eta uraren gutxieneko kontsumoagatiko eta estolderia erabiltzeagatiko tasan hobaria izango dutela.

Ondorio horietarako, famili unitatetzat hartuko dira, etxebizitza berean bizi, eta beren artean nolabaiteko harremana duten pertsonak. Famili unitatearen kide guztiek Ibarrako erroldan egon behar dira.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek ekarri behar dira:

-Nortasun-agiria, familia unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiria, 2016ko uraren ordainagiriak eta berrien kasuan zabor-bilketagatiko ordainagiria ere.

Tasen salbuespen- eta hobari-eskaerak Ibarrako Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailean aurkeztu beharko dira martxoaren 1a baina lehen. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiagorako, deitu 943 670415 telefonora.

Bestetik, familia ugariko tituluaren jabe direnei jakitera eman nahi diegu, 2017 urteari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko zergen hobaria eskatzeko epea ireki dela. Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariko titular izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Eskaerak martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira, Ibarrako Gizarte Zerbitzuen sailean. Informazio gehiagorako deitu 943670415 telefonora