Albisteak

Atzealdea

Udal zerga desberdinetan hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea irekita dago

Eskaerak egiteko epea martxoaren 1ean amaituko da

2018·01·09


2018 urtean zehar ordaindu beharreko zergen egutegia argiratu da aste honetan. Udal zerga hauekin batera, horien gaineko hobari edo salbuespenak eskatzeko aukera dute herritarrek, urtero moduan. 

Ondasun higiezinetan, hondakin bilketan, ur eta estolderia zerbitzuan eta ibilgailuen gaineko kuoten ordainketetan herritar batzuek salbuespen eta hobariak eduki ditzakete. Udal zerga horietan laguntza ekonomiko horiek eskuratzeko, eskaera egin beharko da Udalean bertan. Martxoaren 1ean amaituko da eskaera egiteko epea.

Zerga egutegia eta hobariei buruzko informazioa

Hemen ikusi daiteke hobari eta salbuespenei buruzko informazio osoa.