Albisteak

Atzealdea

Txoribox:habiak eraiki eta kokatzeko tailerra

Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Uzturpe Ikastolako ikasleekin burututako ekimena

2018·04·17


Ibarrako Udalak antolatutako ekimen honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak “Txori habiak eraikitzeko eta kokatzeko tailerra” eman du gaur, 2018ko apirilak 17, Uzturpe Ikastolan. LH 6. mailako ikasleek txori espezie ezberdinen ezaugarriak ikasteko aukera izan dute eta guztira 10 habi eraiki eta kokatu dituzte herriko hainbat zuhaitzetan, ingurunean hainbat espezierekin topatu direlarik: Txantxangorria, Txonta, Enara, Txolarrea, Okil Berdea, Kaskabeltza,…

Zenbait hegazti motak populazioaren beherakada jasan du azken hamarkadatan eta atzerapauso garrantzitsu eta kezkagarri batean aurkitu dira euren habitataren degradazioaren ondorioz: mozketa ugariak, pestizidak, baimenik gabeko ehizak, eta abar. Baso hegazti batzuk habiak egiteko zuhaitz zahar eta handiak behar dituzte, eta mozketa ugarien ondorioz zailtasunak dituzte habi hauek eraikitzeko leku aproposak aurkitzen. Habi kaxa hauek kokatzearekin aipaturiko espezie hauen errekuperatzea laguntzen da.

Ibarrako Udaleko ingurumen, merkataritza eta nekazaritza teknikariak azaldu duenez, ekainaren hasieran, kokatutako habi kaxa hauen gainbegiraketa egitea aurreikusten da, espezie hauen jarraipena egin ahal izateko, besteak beste, euren ohiturak zein diren ezagutu, ugalketa, eta abar.