Albisteak

Atzealdea

Trafiko ordenantza berriari buruzko iradokizunak jasotzeko epea ireki da

Abenduaren 12a arte egongo da aldaketa gomendioak egiteko aukera. Eta hauek, udaletxean bertan zein harrera@ibarra.eus helbidera bidaliz jasoko dira.

2016·11·30


Trafiko-ordenantza berria gauzatu dugu eta honen inguruan herritarrek izan ditzaketen iradokizunak jasotzeko denbora tartea ireki dugu, abenduaren 12a arte.

Trafiko ordenantza hau, bide publikoaren erabilera arautzean oinarritzen da. Hala, hiritar izaerako herri bideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal-ordenantza izango da.

Hemen klik eginez ikus dezakezu ordenantza, edota Udaletxean bertan ere ikusgai egongo da eta iradokizunak, harrera@ibarra.eus -an zein udaletxean bertan jasoko dira, abenduaren 12 arte.

Eskerrik asko, zure parte hartzeagatik!