Albisteak

Atzealdea

Saneamendu eta hornidura lanengatik Euskal Herria kalean trafiko erregulazioak

Gipuzkoako Urak-ek saneamendu eta ur hornidura sarean berriztatze lanak egingo ditu Euskal Herria kalean zehar datozen 4 hilabeteetan.

2017·08·30


Gipuzkoako Urak-ek saneamendu eta ur hornidura sarean berriztatze lanak egingo ditu Euskal Herria kalean zehar datozen 4 hilabeteetan. Proiektua, Gipuzkoako Aldundiak GI-2130 errepidean egin beharreko asfaltatze eta urbanizatze lanekin batera dator, eta momentu egokia izango da berriztatze lanak egiteko.

Lanek zonalde desberdinetako mugikortasunean eta trafikoan eragina izango dute aldi desberdinetan. Hala, 3 fasetan banatuko dira lanak.

Lehen obra lana, Uzturre auzoaren sarreran izango da. Abuztuaren 30etik irailaren 8arte. Ordutegia: 8:00 -17:30 (lanegunetan). Lan hauen ondorioz, Uzturre auzoan, ibilgailuen sarrera eta irteeretako trafikoan mugak egongo dira.

Eguzki alde auzoa. Euskal Herria 52-64-an, berriz, oinezkoengan izango da eragina. Obrak egiten ari diren bitartean kultur etxearen aurrean dagoen zebra bidea itxita egongo da .Beste ordutegietan zebra bidea erabili ahal izango da.

Berriztatze lanen hurrengo faseak, Osasun etxearen inguruetan kokatuko dira eta hirugarrena berriz, Berastegi alderantz, herriaren amaieran kokatuko da.

Obren ondorioz ur zerbitzuaren hornidura -mozketa puntualak egon ahalko direla aurreikusten da.

Aldaketa puntualak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira atarietan jarritako oharren bidez eta bertan jasoko da bere iraupena ere.