Albisteak

Atzealdea

San Inazio auzoko jaiak

Miren Gurutze Elordi Gaztelumendi da azken urteetan San Inazio auzoko jaiak antolatzen dabilen herritarra

2017·07·26


Miren Gurutze Elordi Gaztelumendi da azken urteetan San Inazio auzoko jaiak antolatzen dabilen herritarra. Berak, urteroko moduan, auzokide zein herritar guztiei zabaldutako jaia antolatzen saiatu direla esan digu, haur, gazte, heldu... guztientzat. Hala, egitaraua osatzen duten ekintzak guztientzat pentsatuak izan dira, adibide, herri kirolak, auzotar guztiek parte hartuko dutena. Urteroko moduan, balkoien lehiaketa, haur festa, herri afaria... izango dira. Gainera, auzoko DJ Andoni ariko da giroa jartzen igande gauean.

Antolatzaileek zein Ibarrako Udalak, herritarrak San Inazio auzoan ospatuko den jaian parte hartzera animatzen ditugu.

 

Uztailak 30, igandea.

11:00: Jaien hasiera.

11:30: Haur festa: jokoak, tailerrak, eta abar.

17:30: Balkoien lore-apaintze lehiaketa.

18:00: Pintxo-lehiaketa.

Postre-lehiaketa.

19:00: Herri-kirolak, parte hartu nahi duen ororentzat (haurrak, gazteak, helduak), Ibarrako Soka-tira taldearen eskutik.

21:00: Herri-afaria (afaria norberak ekartzen du, edaria eta kafea Festa Batzordeak jarriko du).

Ondoren: DJ Andoni.

 

Uztailak 31, astelehena.

09:30: Meza.

Ondoren: Pintxo dastatzea

Jai-amaierako traka